Categorías >

La relación con Oteiza

Búsqueda:

ESKULANEEN EDERTASUNA

  • Fecha:06/1996
  • Autor:LATXAGA



LATXAGA

SASKI-NASKI. Jorraila -ekaiña 1996. 70 en alea.


.
ANTON MENDIZABAL TA ESKULANEEN EDERTASUNA

Oteiza´ren iritzia

San Fermin egunean, Uztailla´ren zazpian, Jorge Oteiza ikustera eraman ninduten, Zarautz´era ain zuzen. Miguel Pelay idazlea Oteiza´ren adiskide aundia da. Beste bi gizasemei, Oteiza´ren etxean sarrrera ematera lagundu ginduan: Anton Mendizabal eta neri.

Nere agurtzaren elburua agertu ondotik, Anton Mendizabal´ek aurreneko aldiz agurtzen zuen Oteiza. Aurrez aurre zeuden irudigille gaztea ta irakasle ospetsua, tartean ni. Mendizabal´ek amaitu zuanean, Oteiza mintzo zitzaion. Izketan ari zen bitartean, esandako den denak idatzi nituen. Ara zer esan zion irudigille zar ospetsuak gazteari:

"Edertilari ona zera. Lan egokia egiten duzu, oso ona esango nuke, arrigarria ta ametsgarria. Oso atsegin zait. JAI-ALAI gaia da danetan onena: zati beteak ta zati utsak ustegabeko elkartea sortzen dute. JAI-ALAI gaia gurea da. Irudigile zoragarria zera. Zure lana guztiz ederra da, oso garbia. JAI-ALAI, ERRIAREN ANTZOKIA DA. Esku ona agertzen diguzu. Zure lanetan erriaren atsa agertzen dakizu. Zorionez zure lana apaintzen asti gutxi galtzen duzu - Gañera ezitzallea zera. Atsegin zaizu itzuliz arkupe bateko JAI-ALAI´an bertsolariekin jolastea. Erriaren eziketa, irudigile bezala JAI-ALAI batean egin duzu. Orreki n laguntzarik ederrena eskeñi diozu zure erriari".

Ixillik den denak ondo entzuten zegoelarik, Anton Mendizabal´ek eskerrak eman ondotik, ontzaz irripar batekin artzen ditu Oteiza´ren itzak: "Bai, zure lanetik -utsa- gaia erabiltzen ikasi dut, baita ere erriaren oiturari, bear bezela begiratzen, ta laguntza eskeintzen".

Agencia: prismacm