Categorías >

Interpretaciones escultóricas de obras musicales

Búsqueda:

MUSIKA, ESKULTURA ETA INPROBISAZIOA

ARANTXA IRAOLA

Oarsoaldeko HITZA. 2006/07/30

 

MUSIKA, ESKULTURA ETA INPROBISAZIOA

 

Inprobisatzen maisua da Loïc Mallié. Organo aurrean jarri, eta sortu. Bat batean. Espezialista da horretan, eta Pagoartekoek aurten arieta bitxia jarri diote. Kontzertuaren azken zatian bete beharko du. Oinarri bezala, Anton Mendizabal eskultoreak egindako obra bat hartu beharko du, eta horren gainean musika sortu. Eskulturatik musika sortu beharko du, baina eskultura hori, lehendik ere musikatik dator. “Ramon Lazkano musikariaren lunkor obran oinarritutako eskultura bat da”. Korapillo bitxia da; musika, eskultura, eta musika berriro ere.

2000. urtean ekin zion Mendizabalek musikak sortutako gogoeta eta sentimenduetan oinnarrituz eskulturak sortzeari, eta Olivier Messiaen musikariaren lanei begira aritu da batez ere. Ilunkor obraren inguruko eskultura ere, ahalegin horren fruitua da. Indar handiko obra da Lazkanorena, eta horixe espresatzen saiatu zen Mendizabal: “Nik irudikatzen nuen musika hori baso itxi batean”. Eta zuhaitz enbor zahar bati forma emanez egin zuen eskultura. “Eta trabeskatuta kristal izpi bat du”. Loïc Malliék eskulturan oinarrituta zer musika sortuko duen entzuteko irrika badu.”Eta, batez ere, hortik bide bat martxan jartzea da helburua”, azaldu du. “Sortuko den inprobisazio horretatik gero akaso sor daiteke poesia, pintura, edo musika gehiago…”. Auskalo.

Eta auskalo zer joko duen Loïc Malliék ere. Organo aurrean eseritzen denerako aski ezagunak izango ditu bi iturburuak, Anton Mendizabalen eskultura eta Ramon Lazkanoren konposizioa. Egun batzuk hartuko ditu horien gainean hausnar egiteko. “Baina ezin dut jakin nolakoa izango den nire inprobisazioa; izan ere, inprobisazioak prestatu gabea behar du, guztiz inprobisatua”.

Bide propioa egingo du organo aurrean: “Biak, Mendizabal eta Lazkano, artista handiak dira, eta beraien oinarriak inspirazio iturri aparta izango dira…”. Organo aurrean inprobisatzen jartzen den bakoitzean ordea, bide berezkoa egitea bilatzen du Malliék. Inspirazioarako emateen zaizkion gaiei ez hestuegi lotzea bilatzen du, baina haiekiko lotura, halaber, ez erabat galtzea. “Oreka hori lortzea oso zaila da”. Baina bilatzen du Malliék. Aurkitu arte

Agencia: prismacm