Arloak >

Exposición permanente 'Tolarte'

Bilaketa:

ANTON MENDIZABAL BIDEAK ZABALTZEN ESKULANGINTZAN

  • Data:1989/12/20
  • Idazlea:KOLDO FERNANDEZ

KOLDO FERNANDEZ

Egin. 1989 abenduak 20, asteazkena

 

Anton Mendizabal bideak zabaltzen eskulangintzan

 

 Badirudi, eskulangintza eta hark itzultzen duen artearen itzala gure herriaren argietako bat dela oraindik ere. Hala ere guzti horri eusten dizkiotenak bakar batzuk dira; hara non adibidez Antton Mendizabal. Gizon honek, Orereta Ikastolako maixu denak, egiten dituen lanak benetan ikusgarriak gertatu dakizkioke edozeini, baldin eta euskal artisautza atsegin bazaio: argizaiolak, atabakak, kutxak, euskal tresnak neurrira ere lantzen ditu Anttonek. Eta horri buruz, lan horri buruz alegia ez dira esan edonolakoak: "... artisau eta artistaren artean ezartzen den muga eztabaidagarri horretan mugitzen da Antton Mendizabal...?", "... que son si no las bellas evoluciones de las argizaiolas" eta "estelas de Antton Mendizabal...". Orain Anttonek egurra landu ezezik erakutsi ere egiten du, arrazoia hori izanik ireki du bere lantokiaren (Tolarieta ondoan Tolarte erakuslekua), erakusketa iraunkorra eta salmenta zuzena izango delarik. Guztiarengatik, eskulagintzaren zale bazara bista egitera animatzen zaitugu.

 

Agentzia: prismacm