Categorías >

Esculturas concertadas

Búsqueda:

BERTSO ESKOLAK ANAGRAMA BERRIA

Goierritara 209.

2001-X-19

 

 

BERTSO ESKOLAK ANAGRAMA BERRIA

 

 

Antton Mendizabalen lana da

 

 

X. Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketako sari banaketarekin batera anagrama berriaren aurkezpena egin zuen Goierriko Bertso Eskolak joaneko irailean. Antton Mendizabal oiartzuar eskultorearekin harremanetan jarri, Bertso Eskolari buruzko informazioa eman eta gainontzekoa Anttonen esku.

"Anagrama egiterako orduan kontuan hartu nituen Goierri, honekin batera Txindoki eta nola ez, bertsolaritzarekin lotura zuzena duen Lazkao Txiki zena. Beraz hor agertzen da Joxemiel Iztueta bera, perfilez Txindokiri begira kantuan", eskultore berak adierazi zuen bezela. Honezaz gain materiala ere garrantzitsua da eta Goierriren ezaugarrietariko bat den arbela erabili du egurrarekin batera bere lana egiterako orduan.

 

Hasteko argazkian ageri den oroigarria bezalako 3 egin ditu Antton Mendizabalek, Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketan maila desberdinetan irabazleak izan diren bertso idazleei eman zitzaienak hain zuzen.

 

 

 

Agencia: prismacm