SARRERA
1945an jaioa, Donostian. Filosofia eta Letretan lizenziaduna, Pedagogia arloan. Isidro Ansorenakin txistu karrera amaitu ondoren, 25 urtean, arte-historia,musika-kultura eta plastika irakaslea izandakoa da Orereta Ikastolako batxillergoan. Euskal-tailagintzako irakaslea, Gipuzkoako eta Bizkaiako Diputazioetan, bai eta “Catalina de Erauso” Clubean ere. Pedagogia Orokorreko irakaslea ere izan da Euskal Herriko Unibertsitatean. Urteak aurrera egin duten heinean, irakasle dedikazioa murriztu, eta artisautzari eta eskulturari geroz eta denbora gehiago eskainiko dio. Azkenean, irakaskuntza erabat alboratu eta azken hogei urteetan eskulturan murgildurik aurkitzen da bete- betean.
I. 1970... .........................................
II. 1980... ........................................
III. 1990... .......................................
IV. 2000... ......................................
“Pilotaz” egitasmoa burutu ondoren, Kutxa bilduma osoaren jabe egiten da eta 2002ko abuztua eta iraila bitarte bere udako erakusketa nagusian gai bakartzat hartuko du Donostiako Boulevard erakustokietan. Ondoren, Kutxak “Pilotaz” bilduma ezagutarazteko dituen asmoei jarraituz, Baionan, Izuran, eta Valladoliden egiten dituzte erakusketak. Azken bi hauetan lanen aukeraketaz, irizpide estetikoez eta dinamizazio diaktikoez arduratuko da Anton (Hemeroteka) (Literatura). Bartzelonako Villafrancan “I Simpòsium d´escultura de l´Alt Penedès”en hartzen du parte 2003an. Bertan BERRIA egunkariari eskeintzen dio eskultura eta Subiratseko Pleno Aretoan ipiniko dute espresio askatasunaren sinbolo gisan (Hemeroteka). Haurrekin lan artistikoa jorratzen duen IKERTZE & LAGUNAK taldearekin lan egiten du “Anton Mendizabal haur artean” egitasmoan, “Pilotaz” bildumaren inguruan (Hemeroteka). Carlos Lopez de Ceballos arkitektoarekin batera, Oiartzungo “Beheko Plaza”ren ideia- lehiaketan hartuko du parte eta bertan ezarriko dute bere “ERREBOTALARI” eskultura. Era berean elkarlanean aurkituko ditugu Azkoitiako “Euskal Herriko Pilota Zentroan”. Egitasmo honetan, Oteizaren omenezko “Oteiza pilotaguneak” multzo eskultoriko-arkitektonikoaren sortzailea da Anton. Eskultura erraldoi hau, 2006ko Azaroan inauguratzen da (Hemeroteka). Argentinako Rosario de Santa Fen, “Circulo de escultores rosarinos” taldearekin “Pilotaz”bildumaren inguruko topaketa izana du, 2006 Ekainean. Sorkuntza mailan ordea, aldi honetako gai nagusitzat hartua du Anton Mendizabalek, musika lanen interpretazio eskultorikoa. Olivier Messiaen konpositore frantziarraren “Apparition de l´église éternelle” musika lanean oinarrituriko “PILDAIN ESTELA” jarria dute Donostiako San Bizente elizako koroan 2000 urtean (Hemeroteka). Eskultura honekin ematen dio hasera konpositore honen obren inguruko eskultura sortari. 2006 abuztuan eta Donostiako Musika Hamabostaldian, “ILUNKOR” lana aurkezten du R. Lazkanoren izen bereko obraren inguruan (Hemeroteka). 2008ko maiatzean “Soinuak Soin” erakusketaren laburpen bat aurkezten du “Messiaen Festibalean” Parisko La Trinité elizan (Hemeroteka). Erakusketa osoa Kutxako Boulevard aretoetan,udako erakusketa berezi bezala erakusten da, Musika Hamabostaldiak konposatzaile frantzesari jaiotzaren 100 urteurrenean eskaintzen diona (Hemeroteka). “Soinuak Soin” erakusketa, Kutxaren antolaketa ibiltariaren ondorioz, Baionako “Bonnat Museoan” eta Valladolideko “Montes Fundazioan” 2009an erakusten da (Hemeroteka). Garai hontan beste eskultura publikoak egiten ditu; “LAU HAIZETARA” Altzako Plazan (Donostia) 2006an (Hemeroteka), “PILOTAKADA” 2008an Urepeleko Plazan, “OROIMENAREN BASOA” 2008an Oiartzungo Iragorri hilerrian (Hemeroteka), eta “SUTAR” Oiartzungo kronletx ondarearen ikurra eta Jorge Oteizaren omenaldia dena. “Sutar” Oiartzungo kanposantu gainean ipinia izan da 2008ko abenduan (Hemeroteka). Beste lan batzuk hauek izango dira: “SAGARDOZALE” (2006) eta “KRONTELATALDE” (2006), eskultura hitzartuak (Berria, Bertsozale Elkartea, Lazkao-txiki bertso-paper lehiaketa, Sagardozale, Argia Sariak…) (Hemeroteka), maketa serieak eta paperazpiko lanak.
Oiartzungo Ergoien auzoan dagoen Pagoaldea industrialdean eta PAGOARTE bilgunean dago bere lantokia eta erakuslekua. Aurretik deitzea gomendatzen da: telf 657794595. |
| ERAKUSLEKUAK | |
|
* Bakarkako erakusketak. |
|